Indonesiako Aceh eskualdean zigor fisikoak ezarriko dizkiete homosexualei

2014ko irailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
JAKARTA. Indonesiako Aceh probintziak homosexualak zigortzeko lege berria onartu du. Sexu berekoen arteko sexu ekintzak zigortzeko 100 zigorkada emateko aukera biltzen du legeak, bai eta 100 hilabeteko espetxealdia edo 1.000 gramo urre ordaintzeko isuna ere. Sumatra irlaren iparraldean dago Aceh, eta, 2005etik, autonomia estatus berezi bat dauka. Xaria lege islamikoa indarrean duen Indonesiako probintzia bakarra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.