Hildakoen galerak sortutako oinazearen ondotik, haserrea gailendu zaie Hegoafrikan hildako meatzarien senideei. Izan ere, ostegunean Poliziak 34 lagun hil zituen meatzarien protestetan, eta senideek salatu dute oraindik ez duela kaleratu horien zerrendarik. Hala, askok ez dakite oraindik senideak bizirik ala hilik dauden.
Poliziaren gehiegikeriak zuzenean eragin dio Jacob Zuma presidenteari. Izan ere, geroz eta herritar gehiagok bat egin dute Julius Malemarekin, ANC Afrikako Kongresu Nazionala alderditik kanporatutako buruzagi gaztearekin —agintean da alderdi hori—, eta presidentearen dimisioa eskatu dute.
Informazio falta salatu dute hildako meatzarien senideek Hegoafrikan
Poliziak ez du argitu zein diren hildakoak; Zumaren dimisioa eskatzeko, hainbat protesta egin dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu