Inolako laguntzarik gabe bizi dira 3,5 milioi Sirian
GENEVA. Siriako Gobernuko indarren eta matxinoen arteko borrokek giza laguntza helaraztea eragozten dutelako, 3,5 milioi lagun batere laguntzarik gabe nola hala irauten ari direla esan du NBEren giza laguntzaren koordinatzaile John Gingek. NBEren laguntza iritsi ezin den eremuetan, gainera, 240.000 lagun setiatuta bizi direla erantsi du. Atzo, hain zuzen, ia bi urtean lehen aldiz, Homseko hiri zaharrean ibili ziren zibilak, azken matxinoak irten eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu