Ipar Koreak ez du onartu 27 errefuxiaturen itzulera

2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
SEUL. Hego Korearen arabera, Ipar Koreak ez du onartu 27 herritarren itzulera. Itsasontziz heldu ziren duela hainbat egun 31 herritar Hego Koreara, orientazioa galdu ostean. Horietako lauk babes politikoa eskatu dute. Piongiangek orduan herritar guztien itzulera eskatu zuen, eta Hego Koreari herritar horiek presio egiteko erabiltzea leporatu zion. Babes politikoa eskatzeko ere herritarrak estutu dituztela dio Ipar Koreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.