Ipar Koreak presoen amnistia iragarri du

2012ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PIONGIANG. Kim Il-sung Ipar Koreako sortzailearen jaiotzaren ehungarren urteurrena ospatzeko, Piongiangek amnistia iragarri du. Dena den, gobernuak ez du zehaztu preso politikoak edo bestelako presoak askatuko dituen. Giza eskubideen aldeko erakundeen arabera, 200.000 preso politiko inguru daude Ipar Korean, espetxe sekretuetan, eta baldintza larrietan bizi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.