Kongresuarekin hainbat tira-bira izan dituen arren, azkenean Irakeko gerrarako diru gehiago izango du George Bush AEBetako presidenteak. Hala erabaki dute bart legebiltzarkideek, eta erabakia presidentearen garaipen politikotzat hartu dute hainbat analistak. Izan ere, aurrekontua handitzearen truke Iraketik tropak erretiratzeari epe zehatza jarriko ziotela iragarri zuen gehiengo demokratak, eta udazkenean bertan hasiko litzateke erretiratzea. Bushek zenbait beto mehatxu egin ondoren, ostea, atzera egin dute, eta inolako baldintzarik gabe onartu dute, azkenean, Irakeko gerrarako aurrekontua handitzea.
Hala ere, gerraren kontrako eta erretiratzearen aldeko neurriak bultzatzen jarraituko dutela iragarri dute zenbait legebiltzarkide demokratak, besteak beste, Nancy Pelosi Ordezkarien Ganberako presidenteak eta Tedd Kennedy senadoreak.
Mundua
Irakeko gerrarako diru gehiago eman dio Bushi AEBetako Kongresuak
Hasiera batean, erretiratzeari epe zehatz bat jartzea jarri zuen baldintza gisa gehiengo demokratak, baina, azkenean, atzera egin du. Hala ere, gerraren kontrako neurriak bultzatzen jarraituko dutela iragarri dute legebiltzarkide demokratek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu