Iranek ez du agindurik eman Europako zenbait herrialderi petrolio hornidura eteteko, nahiz eta hala egingo zuela esan. Mahmud Ahmadinejad presidentearen komunikazio arduradunak adierazi du hark nahiago dituela elkarrizketa eta lankidetza.
Europako zenbait herrialderekin arazoak dituztela dio, eta arazo horiek konpondu behar dituztela, baina gehitu du Iranen etsaiak AEBak eta Israel direla.
Txinak, berriz, IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziarekin elkarlan handiagoa eskatu dio Ahmadinejadi.
Wikileaksen argitaratutako informazioaren arabera, Israelek ustez Iranen azpiegitura nuklearrak suntsitu zituen 2011ko abuztuan. Stratfor AEBetako zerbitzu sekretuetako konpainiaren dokumentuetan irakur daiteke hori, eta Israelgo zerbitzu sekretuetako kide batek esana dela diote. Erasoa egiteko kurduen laguntza izan zutela azaldu dute. Stratforrek ohartarazi du zenbait informazio faltsutua izan dela agian.
Iranek ez dio petrolio hornidura eten Europari
Ahmadinejad presidenteak elkarrizketa eta lankidetza nahiago dituela jakinarazi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu