Irango lehen zentral nuklearra2011ko hasiera arte ez da hasiko energia sortzen. Hilabete batzuk atzeratu behar izan dute Bushehrko zentralaren irekiera, Iranen eragin nabarmena izan duen birus informatiko batengatik.
Stuxnet birusak Bushehrko zentraleko ordenagailuei eragin die, baina ez sistema nagusiei. Stuxnet birusarenerasoa Irango programa nuklearraren aurka dagoen estaturen batek sortu izateko posibilitateak daudela esan dute segurtasun arloko adituek. Beraz, posible litzateke AEBetan edo Israelen sortu izana.
Irango programa nuklearra uranioa hobetzeko jarduerak egiten hasi da, eta mendebaldeko agintariek bonba atomiko bat egiten ari diren susmoa dute. Iranek dio, berriz, etorkizunean zentral nuklear sare bat izateko asmoarekin ari dela uranioa aberasten.
Lehen datuen arabera, Irango industria zentroetako 30.000 IPri baino gehiagori erasan die birusak.
'Stuxnet' birusa
Joan den ekainean aurkitu zuten birus informatikoak windows programa duten ordenagailuei erasotzen die, eta zentral nuklearrak, elektrikoak eta oliobideakerasotzeko gaitasuna du. Birus hau internetetik ez ezik, USB bidez ere zabaldu daiteke.
Adituek Stuxnet birus sofistikatu gisa sailkatu dute, eta erakunde handi batek sortua izango dela adierazi dute. Gerra zibernetikorako lehenengo arma izan daitekeelakoan daude, gainera, informatika aditu direnek.
Irango lehen zentral nuklearra ez dute 2011ra arte martxan jarriko
Birus informatiko baten ondorioak direla-eta atzeratu dute Bushehrko zentral nuklearraren abiatzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu