Iraungitze Legea berriz baliogabetu du Uruguaiko Auzitegi Gorenak

Hiru artikulu Konstituzioaren kontra daudela erabaki du epaitegiak, Bordaberry auzipetu ahal izateko

Erredakzioa
2010eko azaroaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Uruguaiko Auzitegi Gorenak 1973tik 1985era bitarteko diktadurako militarrei inmunitatea ematen dien Iraungitze Legearen hiru artikulu Konstituzioaren kontrakoak direla erabaki du. Bigarren aldizbota du atzera, eta biakJuan Maria Bordaberry diktadore ohiari leporatutako delituen prozesuekin lotuta daude. Alegia, Bordaberryri egozten dizkioten hogei hilketa baino gehiago ikertzeko eta epaitzeko agindu du auzitegiak, eta ikerketari ez oztoporik jartzeko. Kasu jakinetan ari da horrela jokatzen Gorena, legea bertan behera uzteko erabakia Senatua hartu aurretik.

Iraungitze Legea bertan behera uzteko erabakia hartua dauka Uruguaiko Ordezkarien Ganberak, eta Senatuaren esku dago atzera botatzea, baina FA Fronte Zabala gobernuko alderdiko hiru legebiltzarkide kontra daudela-eta polemika dago horren harira, eta erabakia atzeratzen ari dira. Kontua da erreferendumean ezezkoa jaso zuela bertan behera uzteko galderak, iazko urrian, eta orain Giza Eskubideen Ameriketako Auzitegiak Gobernua kasuak ez aztertzegatik zigortu aurretik indargabetu nahiandabilela. Gaur senatariek bilera dute arazoari irtenbidea nola eman erabakitzeko.

Azken erreferendumean, legeak bertan behera uzteko ahaleginak huts egin zuenean, legea ri interpretazio berria emanez saiatu dira bideratzen arazoa, Macarena Gelmanek bere amaren desagertzea dela-eta giza eskubideen epaitegian jarri zuen salaketak ondorioak izan aurretik -Uruguaiko Gobernuak zigorra saihestu ahal izateko-. Baina Eleuterio Fernandez Huidobrokontra dagoen senatarietako batek horrelako gaiekin oso kontuz aritu behar dela uste du, nahiz eta zigorra jaso behar duten hori egiteagatik. Haren ustez, legearen artikulu batzuk soilik indargabetzea da Konstituzioaren kontrakoa. «Eztabaida egokia bideratu behar da, behingoz, erabat baliogabetzeko legea». Erabakia atzera bota duten Huidrobok eta beste bi senatariek urteak egin zituzten espetxean diktadura garaian, eta torturak jasandakoak dira.

Litekeena da urtea amaitu aurretik ez hartzea erabakirik Senatuan, eta alderdiko iturrien arabera, Senatuan bozketa onartu eta berriro ere auzia erreferendumera eramatea izango da aukeretako bat.

Legearekin bueltaka

Iazko erreferenduma Jose Mujica presidente aukeratu zuten bozekin batera egin zen, eta botoen %47 jaso zuen legea bertan behera uzteko baiezkoak. Hala ere, espresuki eman behar zen baiezkoa, botoa eman ez zutenena ezezkotzat har baitzen. Erreferenduma gaizki proposatu izana da biktimen senideek egin duten kexetako bat.

Bien bitartean, eta Iraungitze Legea bertan behera osorik utzi arte, Gorenak kasu konkretuetan indargabetzeari ekin dio. Bordaberry presidente ohiari espetxe zigorra jarri zioten 2006ko abenduan, baina handik gutxira, 2007ko martxoan, etxeko atxiloaldira murriztu zioten zigorra. Iazko urrian, Iraungitze Legea erreferendumera eraman baino bost egun lehenago, berari leporatzen dizkioten hainbat delitu berriz ikertzeko eta epaitzeko agindua eman zuen Auzitegi Gorenak, legea Konstituzioaren aurkakoa dela iritzita lehen aldiz, Nibia Sabalsagarayren kasuan. Literatura irakasle eta militante komunista 1974an hil zuten.

Duela hogei urte pasatxo ere, 1989an, erreferenduma egin zuten, eta orduan ere ezetza gailendu zen; baiezko botoak % 43 izan ziren. Oraindik ere militarrekiko beldurra errotuta zegoen lehen aldiz botoa eman zutenean, eta komunikabideetan egindako kanpaina ere erabat kontrakoa izan zen, gertatutakoak ahaztu behar direla argudiatuta.

Iraungitze Legea Ordezkarien Ganberara eraman zuenMugicaren Fronte Zabalak, behin neurri hori hartuta, botere banaketa gauzatuko dela argudiatuta; izan ere, gaur egun justiziak exekutiboaren baimena behar du, legeak uzten dituen zirrikituak baliatuta, hainbat auzi ikertu ahal izateko. Alderdi Nazionala eta Colorado Alderdia proiektuaren kontra daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.