Polizia iturrien arabera, goizaldeko lauetatik hamaiketara bitartean 250 aire eraso egin ditu Israelgo Amadak eta 4.000 misil inguru jaurti ditu. Bereziki Libano hegoaldean ari dira jasaten Israelen erasoa, baina Beirut hiriburua behin eta berriro bonbardatu dute gaur ere. Atzo Beirutetik Libano iparraldera joateko bide guztiak suntsitu zituen Israelek.
Hegoaldean, Tir hirian oso gogorrak gertatzen ari dira Isralego Armadaren eta Hezbolako miliazianoen arteko borrokak. Israelgo iturrien arabera, beren Armadak hiria mendean hartzea lortu du. Hezbolak, ordea, Armadari aurrera egin eta atzera botatzea lortu dutela aldarrikatu du. Israelen arabera, Hezbolak inguru horretatik jaurtitzen ditu beren kontrako koheteak, eta, halaber, gerrillarien gotorlekutetako bat da.
Nolanahi ere, erasoaldia hasi zenetik mila lagun inguru hil ditu Israelgo Armadak Libanon, horietako asko eta asko zibilak.
Gatazkak puri-purian jarraitzen duen bitartean, aurrerapauso diplomatikoa eman bide dute Frantziak eta AEBek: NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua auzi horren inguruan prestatzen ari den ebazpen proiektuaren inguruan akordioa lortu dute. Ebazpen hori Frantziak proposatu zuen, eta "gerraren erabateko etetea" eskatzen du, eta "menia iraunkorra eta epe luzerako konponboidea" lantzea bultzatzen. Eliseoaren arabera, Washington eskaera horiekin bat egiteko prest dago.
Akordio horren berri izan aurretik,Javier Solana EB Europako Batasuneko Atzerri politikarako arduradunak menia datorren astelehenetik aurrera gauza daitekeela iritzi dio. Solanaren arabera, NBEko Segurtasun Kontseiluak menia ezartzen duen ebazpena onartuko du, ziurrenera, astelehenean. Astea amaitu baino lehen, berriz, Libanora bidali beharreko indarrak zenbait izango diren eta nolakoak izan behar duten zehaztuko du.
David Welch AEBetako Gobernuko Estatu idazkariordea, berriz, Beiruten da eta Libanoko agintariekin batzarra egin du goizean. Bilera horretan gatazka amaiarazteko "urrats handiak" egin direla ziurtatu du Welchek.
Ekialde Hurbila
Israel eta Libanoren arteko auzian "gerraren erabateko etetea" eskatzeko ados jarri dira Frantzia eta AEBak
Frantziako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, astelehenean NBE Nazio Batuen Erakundean Ekialdi Hurbileko auziaren inguruan eztabaidatuko den ebazpen proposamenaren inguruan ados jarri dira Frantzia eta AEBak. Zehazki, ebazpen horretan "gerraren erabateko etetea" eskatzea deliberatu dute. Bitartean, orain arteko bonbardaketa gogorrenak jasaten ari dira Libanon. Hala salatu du, behintzat, herrialde hartako Poliziak. Iturri horien arabera, uztailaren 12an Israelek Libano erasotzeari ekin zionetik jasan duten bonbardaketa gogorrena gertatzen ari da gaurkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu