Reuters albiste agentziari egindako adierazpenetan, "palestinarrekin akordioa lortzear" daudela adierazi du Silvan Shalmon Israelgo Atzerri ministroak, eta PANeko iturriek ere hala dela berretsi dute. Palestinarren buruzagiek azaldu dutenez, akordioa oztopatzen zuten "arazo nagusiak"gainditzeko zorian dira.
Madrilgo Laukoteak —Europako Batasunak, AEBek, Errusiak eta Nazio Batuak— bultzatu duten errepide mapa izeneko bake plana aurrera ateratzeko konpromisoa dago une honetan jokoan. Akordioa lortzen bada, Israelek bigarren Intifada hasi aurretiko mugetara erretiratuko ditu bere tropak, eta palestinarrek, berriz, indarkeria agerraldiak desagerraraziko dituzte.
Gaur goizean, Israelgo Armadak Hamasen aurkako operazio bat egin du Gazan, eta hiru palestinar hil ditu —mugimendu armatuetako bi kide eta zibil bat—. Halaber, soldadu israeldar bat hil da operazio berean. Hilketa horiek gertatu arren, israeldarrek eta palestinarrek negoziatzen segitu dute Dan Kurtzer AEBetako Israelgo enbaxadorea eta John Wolf AEBetako bake begiralea bitarteko direla.
Bestalde, palestinarren mugimendu armatu nagusietako bi, Jihad Islamikoa eta Hamas menia eman edo ez aztertzen ari dira. PANeko iturrien arabera, su-etena oso hurbil dago, eta ordu batzutako kontua da.
Ekialde Hurbila
Israeldar eta palestinarren arteko akordioa hurbil dagoela diote alde biek
Israelgo Gobernua PAN Palestinako Aginte Nazionalarekin akordioa lortzeko zorian da, Silvan Shalom Israelgo Atzerri ministroak jakinarazi duenez. PANeko iturriek ere, gaurko elkarrizketetan adostasuna lortzeko arazo nagusiak konponbidean jarri direla adierazi dute. Akordioa lortuz gero, 2000ko iraila baino lehenagoko —bigarren Intifada hasi aurretiko— mugetara erretiratuko da Israel.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu