Ekialde Hurbila

Israelek beste bi gazte palestinar hil ditu Zisjordanian

Israelgo soldadu eta poliziek hainbat polizia operazio egin dituzte hainbat hiritan. Hildakoek 16 eta 20 urte zituzten. Dozenaka lagun zauritu dituzte, eta hogei atxilotu.

Hildako 16 urteko gaztearen hurkoak, gorpua beilatzen. ALAA BADARNEH, EFE
jon ordonez garmendia
2022ko martxoaren 15a
11:26
Entzun

Israelgo soldaduek bi gazte palestinar hil dituzte gaur goizean Zisjordanian. Wafa albiste agentziaren arabera, Israelek hainbat polizia operazio egin ditu gaur goizean Zisjordaniako hiri batzuetan, eta horietan hil dituzte bi gazteak, tiroz. Dozenaka zauritu dituzte, gainera, eta hogei lagun atxilotuta eraman dituzte.

Hildakoetatik lehena Nablusen hil dute, Balatako errefuxiatu kanpalekuan. Wafaren arabera, hildakoak Nader Haytham Rayan du izena, eta 16 urte zituen. Buruan, bularrean, sabelean eta eskuan egin diote tiro soldadu israeldarrek. Polizia operazio berean beste gazte batzuk zauritu dituzte, eta ospitalean daude.

Israelek esan du polizia operazio horretan errifle bat zuen pertsona susmagarri bat atxilotu dutela, eta horretan ari zirela eraso egin dietela palestinarrek. Hildakoa armaturik zegoela ere gaineratu du, eta tiro egin diela.

Beste hilketa Jerusalemen izan da, Qalandia errefuxiatu kanpalekuan. Palestinako Aginte Nazionalaren Osasun Ministerioaren arabera, Alla Shaham du izena hildakoak, eta 20 urte zituen. Gainera, beste sei gazte zauritu ditu Israelek operazio horretan, eta Ramallahko ospitalera eraman dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.