Ekialde Hurbila

Israelek ez ditu ikertuko Gazako hilketak

Larrialdiko bilera egingo du asteartean Arabiar Ligak. Nazioarteko legedia urratzea egotzi dio Palestinako Gobernuak Tel Avivi. Israelgo Defentsa ministroak, ordea, "egin beharrekoa" egin zutela berretsi du.

Igandean ere istiluak izan ziren Gazako mugan. MOHAMMED SABER, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko apirilaren 2a
17:21
Entzun

Ostiraleko liskarretan zauritutako 29 urteko palestinar bat hil da astelehen goizaldean. Harekin hamazazpi dira hildakoak. Horietatik biren gorpuak Israelen esku daude oraindik, nahiz eta gobernuz kanpoko erakundeek hilotzak emateko eskatu.

1976an Israelek protestan ari ziren sei lagun hil zituela salatzeko martxak egin zituzten Zisjordanian eta Gazan ostiralean. Baketsuak ziren protestak, ordea, manifestarien artean "terroristak" zeudela argudiatuta eraso egin zieten Israelgo soldaduek, dozenaka hildako eta ehunka zauritu utziz.

Sarraskiaren aurrean, isilik ezin geratuta ikerketa independentea eskatu diote Israelgo Gobernuari. Ordea, Tel Avivek entzungor egin die Europako batasunaren eta Nazio Batuen Erakundearen eskaerei, eta iragarri du ez duela gertatutakoa ikertuko. Defentsa ministro Avigdor Liebermanen esanetan, "egin beharreko" egin zuten soldaduek, eta ikerketa bainoago "aitortza merezi dute soldaduek".

Arabiar Ligak, berriz, larrialdiko bilera antolatu du astearterako, Palestinako Gobernuak eskauta. "Manifestari palestinar baketsuen aurka Israelek egindako krimenak aztertzea" da bileraren helburua, Said Abu Ali erakundeko idazkariak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.