Israelek gazte palestinar bat hil du Zisjordanian

2013ko abuztuaren 20a
11:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Maan Palestinako albiste agentziak jakinarazi duenez, Israelgo soldaduek gazte palestinar bat hil eta beste bi larri zauritu dituzte gaur goizean, Jeninen, Zisjordanian. Majd Mohamad Anis Lahlouh da hildako palestinarra, eta 22 urte zituen. Bihotzean tiro egin diote soldaduek.

Goizaldeko hiruretan Israelgo soldaduak errefuxiatu kanpaleku batean sartu dira, Bassam al-Saedi Jihadeko buruaren etxera sartzeko asmotan. Horrek liskarrak eragin ditu kanpalekuan; botilak eta harriak botata hartu dituzte soldaduek, eta tiro eginda erantzun dute horiek, balekin eta negar gasarekin.  

Israelgo prentsaren arabera, Al-Saedi eta beste palestinar bat atxilotu dituzte soldaduek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.