Ekialde Hurbila

Israelek palestinar bat hil du tiroz Zisjordanian

 Urtea hasi zenetik 87 palestinar hil dira Israelgo Armadaren erasoen ondorioz.

Israelek hildako hiru palestinarren hileta, Jeninen, Zisjordanian. Artxiboko irudia. ALAA BADARNEH / EFE
Julen Otaegi Leonet.
2023ko martxoaren 23a
17:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, Israelgo armadak 25 urteko palestinar bat hil du tiroz Zisjordaniako Tulkarem hiri okupatuan, herrialdearen ipar-mendebaldean. Israelgo autoritateek azaldu dute gizona «susmagarria» zela «Israelgo komunitate eta segurtasun indarren aurkako hainbat erasotan» parte hartzeagatik. Bere etxebizitzan zen ezkutaturik; gaur goizean han bertaratu dira Israelgo soldaduak. Haien arabera, «arma batekin apuntatu» die; une horretan hil dute, tiroz. Biktimaren laguntzaile bat ere atxilotu dute soldaduek.

Beste operazio batzuk ere egin ditu Israelgo Armadak gaur Zisjordania okupatuan; horietan, zortzi palestinar atxilo eraman dituzte.

Urtea hasi zenetik 87 palestinar hil dira Israelgo Armadaren erasoen ondorioz —milurteko hasieratik kopururik altuena da, urteko lehen hiru hilabeteak kontuan hartuz gero—. Bestalde, palestinarren erasoen ondorioz 15 israeldar hil dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.