Al Manar telebista katean "erresistentziako iturriak" aipatuta ziurtatu dute Israelgo Armadak suntsitutako bunker horretan ez zegoela eta, beraz, ukatu egin dituzte Israelek emandako datuak. Izan ere, ziurtatu dute Israelgo Armadako hegazkinek bonbardatu duten eraikin horretan Hassan Nasrala Hezbolako burua eta beste hainbat kide zeudela.
Telebista kateak zehaztu duenez, Beirut hegoaldean eraikitzen ari ziren etxebizitza bati egin dio eraso Israelgo Armadak eta bertan ez zegoen taldeko bururik ezta ekintzailerik ere. Bitartean Israelek dio, 23 tona lehergai jaurti dituela bunker baten aurka, Nasrala bertan zela eta bete dute helburua.
Gutxienez, Israelgo Armadako 20 hegazkinek hartu dute parte erasoaldian eta guztira 23.000 kilo lehergai jaurti dituzte Beirut hegoaldean dagoen Burch al Barachne errefuxiatu palestinarren kanpamenduko bunkerraren aurka. Kanpamendu horretan 20.000 lagun baino gehiago bizi dira.
ekialde hurbila
Israelgo Armadak 23 tona lehergai jaurti ditu ustez Hezbolako kideak bilduta zeuden bunker baten aurka
Israelgo Armadak dio erasotu duen bunkerrean Hassan Nasrala Hezbolako burua dagoela. Hain zuzen ere, 23 tona lehergai jaurti dituzte ustez milizianoak zeuden bunker horren aurka. Hezbolak, ordez, ukatu egin du eraikuntza lanetan zegoen etxebizitza horretan euren buruzagia eta hainbat ekintzaile zeudela. Israelgo Armada lurrez sartu zen atzo Libanora eta aurrez aurre aritu ziren soldadu israeldarrak Hezbolako ekintzaile xiiten aurka borrokan. Erasoaldia abiatu zenetik egun bortitzena izan zen atzokoa, gutxienez 55 libanoar hil zituen Israelgo Armadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu