Israelgo Poliziak palestinar bat hil du Zisjordanian, tiroz

Tel Aviven arabera, Nablusko kontrol gunera koktel molotov bat bota zuen gazteak. Palestinako berri agentziak ordea gezurtatu egin du hori eta poliziak gaztea inolako arrazoirik gabe hil duela nabarmendu du. 

Kontrol gune bat. J. M. A. / EFE
2020ko uztailaren 10a
11:21
Entzun

Israelgo Poliziak palestinar bat hil zuen atzo tiroz Nablusen, Abu Diseko kontrolgunean, Zisjordanian. Tel Avivek zabaldu zuenez, bi gaztek molotov koktel bat bota zuten kontrol postu baten aurka, eta poliziek tiroka erantzun zuten. Horietako batek ihes egitea lortu zuen, eta bertzea hil zuten, Isam Abu Yaqub, 34 urtekoa. 

Palestinako Wafa berri agentzia ofizialak, ordea, gezurtatu egin du bertsio hori. Berri agentziaren arabera, Poliziak gazteak tirokatzeari ekin zion haiek kalean zebiltzala. 

Israelek Zisjordaniaren zati bat anexionatzeko epea ireki zuenetik izandako lehenengo hildakoa izan da atzokoa. Joan den astean, protesta egin zuten herritarrek Gazan eta Zisjordanian anexio plana nazioarteko legediaren kontrakoa dela salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.