frantzia

Istiluak Okzitanian eta Bretainian, Poliziak hildako gaztearen harira

Remi Fraisse joan den igandean hil zuten, Okzitanian.

2014ko azaroaren 2a
17:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Istilu larriak izan dira Naoneden (Nantes, Bretainia) eta Okzitaniako Tolosan, manifestarien eta Frantziako Poliziaren artean. Iragan igandean, Okzitanian, Poliziak Remi Fraisse hil zuen, eta hura oroitzeko manifestazioetan piztu dira liskarrak.

Naoneden, bi polizia eta hiru manifestari zauritu dituzte, eta beste hamasei lagun atxilotu. Tolosan, manifestariek kaleak itxi dituzte, eta Polizia negar gasarekin oldartu zaie. Poliziaren jaurtigai batek jota hil zen Fraisse.

Albiko prokuradoreak jakinarazi zuenez, haren arropetan TNT lehergaiaren arrastoak aurkitu dituzte; Poliziak erabili ohi dituen granadek osagai horixe dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.