Jair Bolsonaroren inhabilitazioa, gertuago

2023ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
BRASILIA. Brasilen iaz presidentetzarako egindako hauteskundeen atarian boterekeriaz aritzea leporatuta epaitzen ari dira Jair Bolsonaro Hauteskunde Auzitegian, eta Benedito Gonçalves auziko instrukzio epaileak erruduntzat jo du herrialdeko presidente ohia (2019-2023); horrenbestez, hura zortzi urtez inhabilitatzearen alde bozkatu zuen atzo, epaiketako bigarren auzi saioan. Azkenean erruduna dela deliberatzen badute, ezingo du aurkeztu 2026an presidentetzarako egitekoak dira bozetara.

Gonçalvesen arabera, Bolsonarok estatuburu kargua baliatu zuen «hauteskunde giroa hodatzeko» eta, aldi berean, «paranoia kolektiboko egoera bat sustatzeko». Instrukzio epaileak txostenean jaso duenez, horien bitartez «konspirazioaren teoriak» eraiki nahi zituen ,«informazio faltsua eta gezur izugarriak» baliatuta. Gaur dira egitekoak epaiketako hirugarren auzi saioa, eta, hasiera batean, epaimahaiko beste sei magistratuak auziaren beren irakurketak plazaratzekoak dira.

Bolsonarok adierazi du errugabea da. Nolanahi ere, martxan den auzian erruduntzat hartuko ez balute ere, auzitegi berean haren kontrako beste hamasei salaketa daude, besteak beste boterekeriagatik eta kontrario politikoen aurka desinformazioa zabaltzeagatik jarriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.