Palestina

Jaled Meshal Hamaseko lider politikoa Gazan da, 45 urteko erbestearen ostean

Meshalek ez zuen Palestinako zorurik zapaltzen 1967tik. Israel behin baino gehiagotan ahalegindu da hura hiltzen. Israelek hilketa selektiborik ez duela egingo hitzemateak eraman du Meshal Gazara itzultzera.

2012ko abenduaren 7a
16:02
Entzun 00:00:0000:00:00

Jaled Meshal Hamaseko lider politikoak erbestetik gidatu du mugimendua azkeneko hamarkadetan. Gaur Egiptotik sartu da Gazara, eta estatuburu bati bezalako harrera egin diote. Ismail Haniya lehen ministroak egin dio harrera, beste hainbat goi kargurekin batera. Meshal hunkituta iritsi da: "Nire bizitzako egunik zoriontsuenetako bat da".

Hamasen sorreraren 25. urtemuga ospatzen ari dira egunotan Gazan, eta ospakizun ekitaldietan geratuko da. Al Fatah eta Hamasen arteko hartu-emanen estutzea gertatzen ari den unean iritsi da Meshalen bisita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.