DPJ Japoniako Alderdi Demokratikoko 38 diputatuk eta hamabi senatarik dimisioa eman dute alderdiko kide gisa. Ichiro OzawaDPJko idazkari nagusi ohia da alderdia utzi dutenen burua.
Japoniako Alderdi Demokratikoko 50 kideok beren alderdia uztea, Yoshihido Nodak joan den astean onartu zuen erreforma fiskalaren ondorioz etorri da. Noda Japoniako lehen ministroak, duela astebete onartu zuen 2015erako, BEZ balio erantsiaren zerga %5etik %10era igotzeko neurria. Erreforma fiskal horren igoera salatzeko, alderdia utzi duen Ozawak eta bere jarraitzaileek uste dute BEZaren igoerak geldiarazi egingo duela Japoniako barne kontsumoa, eta horrek Japoniako barne produktu gordinari eragingo diola.
Gainera, salatu dute Nodak bertan behera utzi dituela hauteskundeetan hartutako konpromisoak. Eta lehen ministro japoniarrari alderdia traizionatzea leporatu diote.
Noda lehen ministroak esan du, BEZa bikoiztea gakoa dela Japoniaren zor publiko altua jaisteko. Eta erreforma fiskal hori lagungarria izango dela ongizate estatuaren kostuei aurre egiteko.
Erreforma fiskala onartzeko, lehen ministroak, oposizioko alderdiekin adostasunera heldu behar izan du, neurriaren bozketan parlamentuan behar besteko babesa erdiesteko. Orain, senatuan berretsi beharko da.
Izan ere, DPJ alderdi gobernatzaileko 57 parlamentarik, neurria onartzearen aurka bozkatu zuten, eta hamabost abstenitu egin ziren.
Japoniako Alderdi Demokratikoak lehen indarra izaten jarraitzen du bi ganberetan. Baina 104tik92 senatarirekin, eta 260tik 222 parlamentarirekin soilik.
Ozawak komunikabideei adierazi die «alderdi bat» sortzea pentsatzen ari dela, «hautesleei aukera bat emateko».
Japoniako gobernuburuaren alderdia utzi dute 50 kidek, BEZaren igoeragatik
Diputatu eta senatariak galdu arren, lehen indarra da oraindik ere DPJ Japoniako Alderdi Demokratikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu