Ekialde Hurbila

Jerusalengo alkateak bertan behera utzi ditu Meskiten Zabalguneko arrapala eraikitzeko lanak

Al Aksa eta Omar Meskitak lotzen dituen arrapalaren eraikuntzak polemika handia piztu du. Islamdarren esanetan, arrapala honen eraikuntzak Al Aksa Meskita sakratuaren zimentarriak zulatuko ditu.

2007ko otsailaren 12a
18:26
Entzun
Uri Lupolianski Jerusalengo alkateakMeskiten Zabalguneko arrapala erakitzeko lanak bertan behera uztea erabaki du. Shamuel Rabinovich rabinoa, Menajem Mazuz fiskal nagusia eta komunitate islamdarraren zenbait ordekarirekin batzartu eta gero hartu du erabakia Lupolianski alkateak.

Islamdarren ustez, Al Aksako Meskita sakratuaren zimentarriak zulatuko lituzke arrapala honen eraikuntzak. “Komunitate islamdarrak arrapala honen eraikuntzak sortu dion haserrea azaldu digu, eta horregatik lanak bertan behera uztea erabaki dugu. Aurrera jarraitu aurretik, argi utzi nahi dugu arrakala honen eraikuntzak ez duela inor kaltetuko”, azpimarratu du Lupolianski alkateak.

Bien bitartean, Israelgo Armadak 15 palestinar atxilotu zituen bart gauen Zisjordanian. Momentuz, ez dute jakitera eman atxiloketaren arrazoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.