JERUSALEM. Azken bi egunetako borroken ostean, Palestinako Jihad Islamikoak eta Israelek su etena adostu zuten herenegun gauean. Atzo 05:00etan sartu zen indarrean, Maan Palestinako hedabidearen arabera.
Tentsioak eta liskarrak azken bi egunetan areagotu egin dira. Hain zuzen, herenegun, Khader Adnan Jihad Islamikoko buruzagia hil zen, Israelen espetxe batean, 85 eguneko gose greba baten ondoren. Palestinarrek Israel egin zuten heriotza horren erantzule, eta herenegun zenbait suziri bota zituzten.
Israelek herenegun gauean erantzun zuen, Gaza bonbardatuz, Israelgo armadak jakinarazi zuenez. Wafa Palestinako berri agentziaren arabera, bota zituzten misiletako bost zibilak bizi diren eraikinetan erori ziren, eta eraso horretan pertsona bat hil zuten, eta beste bost zauritu.
Jihad Islamikoak eta Israelek menia hitzartu dute

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu