mundua

Joachim Gauck hautatu dute Alemaniako presidente

Biltzar federalean egindako bozketan gehiengo osoa lortu du.

2012ko martxoaren 19a
11:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Joachim Gauck independentea Alemaniako Errepublika Federaleko presidente berria da, biltzar federalean gehiengoa lortu du ondoren. Atzo hautatu zuten Gauck Alemaniako presidente.

Biltzarrean bozkatu zuten 1.232 kideetatik 991 kidek eman zioten babesa. Beate Klarsfeld hautagaiak, Ezkerreko alderdikoak, 126 boto lortu zituen.

Gauckek, garaipena eskuratu ondoren, gogorarazi zuen egun horretan bertan 1990. urtean "diktadoreetatik aske ziren lehenengo hauteskundeetan" parte hartu zuela, Berlingo harresiaren erorketaren ondoren.

Apaiz luteranoa da Gauck, Alemaniako Errepublika Demokratikoan batasunaren alde aritutakoa. Hango Stasi Poliziaren artxiboaz arduratu zen hamar urtean.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.