Joan Coma Rourak berak eman du Twitterrez atxiloketaren berri. Atxilotuak bi aldiz egin dio uko Auzitegi Nazionalean deklaratzeari, eta Ismael Moreno magistratuak ikerketa abiatu du, independentziari buruz egindako adierazpenetan egon daitekeen delitua aztertzeko. Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta mossoei agindu die agerraldi publikoetan eta sare sozialetan egindako adierazpenak bil ditzaten.
Magistratuaren arabera, Coma Rourak “desobedientzia kolektibora dei egin zuen”, eta hori dela-eta onartu du Fiskaltzak egindako eskaera.
Protestak iragarri dituzte gertatutakoa salatzeko eta atxilotuari elkartasuna adierazteko, gaur arratsaldean, Kataluniako udaletxeen aurrean.