'pujol auzia'

Jordi Pujolek irailaren 26an emango ditu azalpenak Kataluniako Parlamentuan

Parlamentuko mahaiak hartu du erabakia. Alderdi guztiek eskatu dute haren agerraldia, atzerrian gordetako ondasunez hitz egiteko.

Jordi Pujol Bartzelonako bere etxetik ateratzen, hilaren 10ean. EFE
2014ko irailaren 17a
12:14
Entzun

Agerraldia egiteko prest agertu da Pujol. Irailaren 22tik aurrera izan zedin nahi zuen, irailaren 11ko Diadan eta hilaren 15 eta 17 arteko politika orokorrari buruzko eztabaidan "ahalik eta gutxien" eragiteko.

Uztailaren amaieran onartu zuen gobernuburu ohiak urteetan ukatutakoa, alegia, 30 urtez legez kanpo atzerrian ezkutatu zuela dirua. Kataluniako Parlamentuko zazpi taldeek —CiU, ERC, PSC, PP, ICV-EUiA, C's eta CUP— Pujolen "berehalako agerraldia" eskatu zuten, atzerrian gorderik eduki dituen ondasunei buruzko azalpenak emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.