BBC Newsek dio Mujicaren bizitza politikarien ohiko bizitzaren oso ezberdina dela, luxuzko bizitzari uko egin diolako. Bere irabazien %90 txiroei eta enpresa txikiei ematen die, beraz, hilean 485 euro inguru irabazten ditu: “Dudanarekin ongi bizi naiz”.
“Presidente okerrena naizela diote, baina ez naiz gaizki sentitzen. Txiroak beren bizitza estilo garestia mantendu nahi dutenak dira, beti gehiago nahi dutenak. Gauza asko ez baduzu, ez duzu horiek mantentzeko esklabu baten moduan lan egin beharrik; zuretzako denbora gehiago izango duzu”, adierazi dio BBC Newsi.
Txabola batean bizi da, lurra lantzen lan egiten du emaztearekin, ura putzu batetik hartzen du, eta bi polizia eta "hiru hanka" dituen txakurra egoten dira etxearen atarian. 1987ko Volkswagen bat da haren autoa.
1960 eta 1970 bitartean Uruguaiko gerratean parte hartu zuen, Kubako iraultza oinarri zuen talde armatu ezkertiar batean; hamalau urte pasa ditu kartzelan.