MUNDUA

Jose Socrates Portugalgo lehen ministro ohia atxilotu dute

Ustelkeria kasu batekin zerikusia izan dezakeelakoan atzeman dute, Lisboako aireportuan.

Jose Socrates, artxiboko irudi batean. MIGUEL A. LOPES / EFE
2014ko azaroaren 22a
12:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Bart gauean atxilotu dute, ustelkeria, diru zuritze eta iruzur kasu baten inguruan galdekatzeko. Paristik itzultzen ari zela atzeman dute.

Socratesez aparte, beste hiru lagun ere atxilotu dituzte; Sol egunkariaren arabera, Carlos Santos Silva Lena taldeko administratzaile eta Socratesen laguna, Gonçalo Ferreira Santos Silvaren Proengel enpresako abokatua eta Joaquim de Castro Lalanda Octapharma multinazionaleko Portugalgo ordezkaria dira atxilotuak.

Socratesek 57 urte ditu, eta 2005tik 2011ra bitartean lehen ministro izan zen. Parisera joan zen ondoren. Elkarrizketa batean, ukatu egin zuen Parisen luxuzko bizimodua zeramala: "Kontu korronte bakarra dut 25 urtez. Inoiz ez dut atzerrian dirurik izan. Gobernutik irtetean egin nuen lehen gauza nire bankuari mailegu bat eskatzea izan zen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.