Katalunia

Junquerasek Sassoli salatu du Europako Auzitegian, diputatu akta baliogabetu ziola eta

ERCko buruak arrazoitu du Europako Parlamentuko presidenteak ez duela eskumenik berari diputatu akta kentzeko.

Oriol Junuqeras Kataluniako presidenteorde kargugabetua eta ERCko burua, Kataluniako Parlamentuan, joan den urtarrilaren 28an. QUIQUE GARCIA, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2020ko otsailaren 20a
14:58
Entzun

Oriol Junqueras ERCko buruaren defentsak salaketa aurkeztu du David Sassoli Europako Parlamentuko presidentearen aurka Europako Batasuneko Auzitegi Nagusian, diputatu aktaren baliogabetu ziola eta. Junquerasen abokatuak aurkeztutako helegitearen arabera, Sassolik ez du eskumenik ERCko buruari diputatu akta indargabetzeko.

Sassolik hutsik utzi zuen Junquerasi dagokion aulkia, Espainiako Hauteskunde Batzordeak erabaki ostean haren egoera judiziala ez dela bateragarria diputatu karguarekin, Kataluniako auzian inhabilitazioarekin zigortua izan delako.

Andreu van den Eynde abokatuaren esanetan, Sassolik Junquerasen diputatu akta indarrik gabe utzi zuen auziaren muina dagokion batzordera, hots, parlamentuko auzi juridikoen batzordera bideratu gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.