Euritehandiak eta orduko 200 kilometroko abiadura hartu duten haize boladak eraman ditu berarekin Kubara Charley-k.
Dagoeneko atzean utzi du Karibeko uhartea, eta orain Floridara (AEB) bidean da. Badaezpada, St Petersburg-Clearwater inguruko 350.000 bizilagunei handik alde egiteko agindua eman diete agintariek.
Hurakana
Kalte handiak eragin ditu 'Charley' hurakanak Kuban
Hegoaldetik hasi eta iparralderako noranzkoan Kuba zeharkatu du bart goizaldean 'Charley' hurakanak, eta kalte handiak eragin dituen arren, lehen informazioen arabera, ez du heriotzik utzi. Dena den, uholdeak sortu ditu, etxeak, arbolak eta argindar zutabeak bota ditu, eta, halaber, 150.000 pertsona beren bizilekuetatik atera behar izan dituzte mendebaldeko probintzietan. Habana hiriburuan ere nozitu dute 'Charley'-ren eragina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu