afganistan

Karzaik jakinarazi du AEBak talibanekin hizketan ari direla

Afganistango presidentearen arabera, gatazka bukatzea da helburua. Bakearen Kontseilua sortu zuen iaz Karzaik, baina ekintzaileek baztertu egin zuten.

2011ko ekainaren 18a
12:52
Entzun

Hamid Karzai Afganistango presidenteak ofizialki lehen aldiz esan du Ameriketako Estatu Batuak (AEB) eta beste herrialde batzuk talibanekin hizketan ari direla. "Hasi dira talibanekin elkarrizketak. Atzerriko herrialdeak ari dira; bereziki, AEBak", adierazi du Karzaik Kabulen hedabideen aurrean. Haren arabera, helburua gatazka bukatzea da.

Afganistango presidentea ekintzaileekin hitz egitearen azaldu izan da maiz. Iaz, esaterako, Bakearen Kontseilua sortu zuen, talibanak "prozesu demokratiko" baten barruan sartzeko, Konstituzioa onar zezaten eta armak utzi zitzaten. Talibanek ez zuten onartu hizketan hastea.

Atzerriko 150.000 soldadu inguru daude gaur egun Afganistanen.

NATOk atzo jakinarazi zuen bereizketa egin duela talibanen eta Al Kaedako kideen aurka jarri beharreko zigor motan. Afganistango adiskidetzearen aldeko neurri gisa hartu dute.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.