Katalana ez babesteagatik egin dizkioten kritikei erantzun die Espainiak
Europako Batasunerako Espainiako idazkari Diego Lopez Garridok «faltsutzat» jo ditu Ramon Tremosa CiU alderdiko eurodiputatuaren salaketak. Izan ere, Tremosak aditzera eman du katalan hizkuntzaren ofizialtasuna ez dela Europako Batasuneko Atzerri gaietarako Batzordean bozkatuko, hori ez egiteko «presio gogorrak» jarri dituelako Espainiak. Garridok gogor erantzun du, eta Espainiak «katalanaren alde» egin duen lana goraipatu du, Europako Parlamentuko eztabaidetan erabili duelako. Halaber, Europako Parlamentuko Atzerri gaietarako Batzordeko presidente Gabriele Albertinirekin bat egin du. hizkuntza kontu «ukiezintzat» dute biek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu