independentzia

Katalanen %51 independentziaren alde leudeke gaur egun

Inkestetan aurreneko aldiz gainditu da %50eko kopurua. %21 aurka azaldu dira, lehen baino gutxiago.

2012ko ekainaren 27a
22:57
Entzun 00:00:0000:00:00

Kataluniako Generalitatek (CiU) agindutako inkesta baten arabera, hango herritarren %51,1k independentziaren alde bozkatuko lukete gaur autodeterminazio erreferenduma balego. Lehen aldiz gainditu da %50eko kopurua, eta azken lau hilabeetan independentziaren aldeko batez bestekoa sei puntu eta erdian igo da.

Inkestan independentziaren kontra %21,1 azaldu dira —aurreko datutik 3,6 puntuko jaitsiera— eta beste horrenbestek diote abstenitu egingo liratekeela galdeketan. %4,7k adierazi dute ez dakitela zer egingo luketen.

%55,5en arabera, katalanak "hobeto" biziko lirateke estatu propioa izango balute.

Inkesta osatzeko, ekainaren 4tik 18ra arte telefonoz 2.500 dei egin zituen CEO enpresak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.