Katalunia-Espainia

Kataluniako Estatutuari buruzko erreferenduma "Espainia osoan" egitea bultzatuko du PPk

Mariano Raxoi PPko presidenteak iragarri duenez, Kataluniako Estatutu proposamenari buruzko herri galdeketa Katalunian ez ezik, "Espainia osoan" egitea bultzatuko dute. Hori lortzeko herritarren mobilizazioak sustatuko dituzte.

2006ko urtarrilaren 24a
10:52
Entzun 00:00:0000:00:00
Raxoiren arabera, Kataluniako Estatutua "espainiar guztiei" dagokien auzia da, eta, beraz, erreferenduma "Espainia osoan" egin beharko litzatekeela azpimarratu du. Herritarrei galdeketa Espainiako Estatuaren menpeko lurralde guztian egiteko ekimena bultzatzeko eskatuko dietela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.