Kataluniako hedabide publikoen aldeko elkarretaratzeak

[youtube]https://youtu.be/PwkBLqhF7Y8[/youtube]

2017ko urriaren 26a
13:26
Entzun

Euskal Herriko hainbat hedabidetako ordezkarik elkarretaratzea egin dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Espainiako Gobernuak hedabide horien kudeaketan esku hartzeko asmoa adierazi du, konstituzioaren 155. artikuluaren ezarpenaren bidez.

Euskal Herriko kazetari talde batek deituta, bilkurak egingo dira eguerdian Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Kataluniako hedabide publikoetako langileei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak izan dira, Espainiako Gobernuak hedabide horietan esku hartzeko adierazi duen asmoari erantzuteko.

Kataluniako hedabide publikoetako langileek eta funtzionario batzuek deitoratu egin dute aste honetan esku hartzea. Vicent Sanchis TV3eko zuzendariak BERRIAn adierazi zuen Kataluniako hedabide publikoen gainean "etiketak fabrikatu" dituztela, esku hartzea justifikatzeko.

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak ohartarazi dute 155. artikulua ezartzeak eragina izan dezakeela Kataluniako hedabide publikoetako langileengan eta haien lanean. EITBko langileek ere babesa adierazi diete aste honetan TV3ekoei.

Ikerketa batek agerian utzi du TV3 izan zela urriaren 1ean kate pluralena Kataluniako erreferendumari buruzko informazioa ematen. Hala ere, Espainiako Gobernuak argudiatu du aniztasuna bermatu behar delako esku hartu behar dela. Horrek, RTVE Espainiako Irrati eta Telebista publikoaren albiste kontseiluen kritika ekarri dio, eta argudio hori paradoxa bat dela esan du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.