Katalunia

Kataluniako Legebiltzarrak epaia salatu du, Comukoen aldeko botoarekin

ERCk aurkeztutako mozioa onartu dute. JxCk, ERCk eta CUPek asteartean adostutako mozioa azaroaren erdialdean landuko dute.

Kataluniako Legebiltzarra, artxiboko irudi batetan. QUIQUE GARCíA, EFE
2019ko urriaren 24a
21:55
Entzun

Buruzagi subiranisten kontrako epaiaren aurka agertu da gaur Kataluniako Legebiltzarra. JxCkoen, ERCkoen, CUPekoen eta Comun-en babesarekin. Cs-ek, PSCk eta PPk kontrako botoa eman dute. Nolanahi ere, bozkatu duen testuak ez du babes bera jaso puntu guztietan. CUPekoak eta Comukoak abstenitu egin dira puntu batzuetan, baina onartu egin dute epaia errefusatzen duen puntua.

Herenegun, epaia gaitzesteko testu bat adostu zuten ERCk, JxCk eta CUPek, eta autodeterminazio eskubidearen defentsa ere egin zuten. Testu hori legebiltzarrera eraman behar dute, baina gaur eztabaidatu duten testua ez da hura. ERCk joan den astean aurkeztu zuen gaur eztabaidatu duten mozioa, JxCk eta CUPek aurkeztutako beste bat "osatzeko". Hura baino lehen iritsi da, ordea, ERCrena.

Gaurko testuarekin, epaia arbuiatu dute, "injustua" dela iritzita. "Itxuraz bermeak dituen marko batean" eman arren, epaiketa politiko baten emaitza besterik ez dela salatu dute; "independentismoaren kontrako auzi orokor bat". Manuel Marchena epailearen lana salatu du testuak bereziki, "partziala" izatea egotziz.

Autodeterminazio eskubidea baliatzeaz ez du ezer esaten gaurko testuak, eta, beraz, ez ditu legebiltzarreko mahaiko kideak arriskuan jartzen. Azaroan bozkatuko den testuak, ordea, bai. Ikusteko dago testu hark Comukoen babesa jasoko duten edo ez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.