mundua

Kataluniako zinema aretoen %75, filmetan katalana soilik erabiltzearen aurka

790 aretoetatik 576k ateak itxi dituzte gaur, Generalitaten legearen aurkako protesta gisa. "Hizkuntz eskubidea bermatzeko", digitalizazioaren alde egiten dute.

2010eko otsailaren 1a
18:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniako zinema aretoetan filmetan soilik hizkuntza katalana erabiltzearen aurka azaldu dira gaur hango aretoen %75 -790etik 576-, eta jendearentzako ateak itxi dituzte protesta gisa, Camilo Tarrazon zinemako enpresarien elkarteko presidenteak esan duenez.

Kataluniako Gobernuak onartu berri du zinemetako hizkuntz legea, baina horrekin filmik ez dutela izango adierazi du Tarrazonek. "Generalitatek ez dezala erabili hizkuntza arma politiko bezala".

Haren arabera, digitalizazioa izan daiteke "hizkuntz eskubidea bermatzeko" modua, "hartara pelikula bat, jatorrizko hizkuntzan ez ezik, katalanera eta gaztelerara bikoiztuta ikusi ahal izango delako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.