Kipkalya Kones Kenyako Gobernuko Lan Publikoetako ministroa hil da gaur arratsaldean, bera zihoan hegazkin txikiak istripua izanda. Lonar Laboso Barne Saileko estatu idazkaria ere zendu da ezbehar berean. Haiez gain, beste bi lagun zihoazen, pilotua barne, eta horiek ere hil egin dira.
Rift bailaran izan da istripua, Narok herritik gertu, herrialdeko mendebaldean. Lurra hartzera zihoala izan du ezbeharra hegazkinak. Hutsik zegoen etxe baten gainera erori da.
Mundua
Kenyako ministro bat hil da, hegazkin istripuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu