Kataluniako erreferenduma

Kepa Urraren torturen auzian nahastutako guardia zibiletako bat jarri nahi du Madrilek mossoen buru

Barne Ministerioko goi kargudun izendatu zuten Cobos 2006an, eta Segurtasunerako idazkaria da gaur egun.

Perez de los Cobos, artxiboko irudi batean. JORGE ZAPATA, EFE
2017ko irailaren 23a
16:47
Entzun

Kepa Urraren torturen auzian nahastuta egon zen Diego Perez de los Cobos, egun Guardia Zibileko koronela eta Barne Ministerioko Segurrtasunerako idazkaria dena, eta absolbitu egin zuten.

1992ko urtarrilaren 29an atxilotu zuten Urra, eta hurrengo eguneko goizean eraman zuten erietxera, bihotzeko arritmiak zituela eta. Hark jasotako torturak jaso zituzten Nazio Batuen Erakundeko bi behatzailek Amnistia Internazionaleko txosten batean. Arritmiez gain, kolpe ugari zituen gorputzean.

1997an, launa urteko espetxe zigorra ezarri zien Bilboko Lurralde Auzitegiak hiru guardia zibili, Urra torturatzeagatik. Auzitegiak ebatzi zuen Urra, kuartelera eraman aurretik, zelai batera eraman eta bertan "biluztu, jo eta harrastaka" eraman zutela.

Ospitalean zela, Urrari tratu txarrak ematea egotzi zioten Cobosi, baina auzitegiek absolbitu egin zuten.

Koronelaren anai Francisco, berriz, Auzitegi Konstituzionaleko presidente izandakoa da, eta Fuerza Nueva eskuin muturreko erakundeko kidea dute aita.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.