mundua

Kimikaren Nobel saria, Robert Lefkowitz eta Brian Kobilkari

G proteinei akoplatutako hartzaileen gainean egindako lana aitortu diete.

2012ko urriaren 10a
12:18
Entzun 00:00:0000:00:00

Robert J. Lefkowitz eta Brian K. Kobilka zientzialari estatubatuarrek jasoko dute aurtengo Kimikaren Nobel saria, Suediako Zientzien Akademiak gaur jakinarazi duenez. G proteinei akoplatutako hartzaileen gainean egindako lana aitortu diete Lefkowitz eta Kobilkari. Ikerketa horiei esker, albo kalte txikiagoak izango dituzten botika eraginkorragoak garatu ahal izango dira etorkizunean.

Bihar, Literatura alorreko irabazlea nor izango den esango du akademiak; etzi, Bakekoa, eta astelehenean, Ekonomiakoa. Abenduaren 10ean emango dituzte sariak.

Orain arte jakinarazitako saridunak

- Medikuntza: John B. Gurdon eta Shinya Yamanaka, zelula helduak pluripotente bihurtzeko birprogramatu daitezkeela frogatu dutelako.

- Fisika: Serge Haroche eta David J. Wineland, banako sistema kuantikoak neurtzeko eta manipulatzeko aukera ematen duten esperimentazio metodo iraultzaileengatik.

- Kimika: Robert J. Lefkowitz eta Brian K. Kobilka, proteinei akoplatutako hartzaileen gainean egindako lanagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.