Mundua

Klima aldaketa, segurtasun arazo

Nazioa Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak dio klima aldaketak munduan bakea eta segurtasuna arriskuan jartzen dituela.

2011ko uztailaren 21a
11:53
Entzun

Nazio Batuen Erakundeak onartu berri duen txosten batean aitortzen du klima aldaketak hainbat segurtasun arazo ekar ditzakeela munduan. Alemanian bilduta Segurtasun Kontseilua eztabaidatzen ari da, eta gai horri heldu behar dion. Mendebaleko herrialdeak baiezkoan daude, baina Errusia eta garapen bidean dauden herrialdeak, ezezkoan.

Alexander Pankin Errusiako ordezkariak esan du klima aldaketari dagozkion gaiak NBEren Segurtasun Batzordean aztertzeak ez duela aurrerapausorik ekarriko arlo horretan, eta soilik klima aldaketaren kontrako erabakiak politizatzea ekarriko duela.

Onartu den txostenean Ban Ki-moon NBEren idazkariari eskatzen zaio klima aldaketak munduaren segurtasunean izan dezakeen eragina ere gehitzea bere informazioan. Achim Steiner NBEko Ingurumen programaren zuzendariak esan du klima aldaketak hondamendi naturalak areagotuko dituela, eta horrek munduan bakea eta segurtasuna arriskuan jarriko dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.