Lurralde hotzenetatik ihesi bezala, azken 30 urteetan izan den izotzezko uharte handienak iparretik hegoaldera egin du, abiadura bizian. 2005ean Ellesmere Kanada iparraldeko uhartetik bereizi, eta ur epelagoetarantz joan da Manhattanen tamainako Ayles izotzezko uhartea. Zientzialariak aho bete hortz utzi ditu, izotzeko uharteek ohiko dutenez baino askoz eta hegoalderago eta azkarrago egin baitu. Markak hautsi, etaAyles uhartea bitan banatu da. Halaber, Kanada inguratzen duten ur epelagoetan urtu baino lehenago, mugitzen jarraituko du.
2005eko abuztuan Ellesmere uhartetik bereiztu zen Ayles. Neguko haize bolada bortitzek lehenengo bultzadak eman zizkioten, eta hasiera batean 66 kilometro koadroko--11.000 futbol zelai-- lur azalera zuen irla ia Ellesmere hegoalderaino eraman dute inoizko tenperatura altuena izan duten urek. Aurtengo udak epeldu dituen uretan, bitan banatu da, eta txikiago eta epelago azkarrago mugitzeari ekin diote bi izotzezko irlek. Oraindik ere 30 eta 40 metro arteko lodiera du, zientzialarien arabera, duela 4.500 urte sortu zen Aylesek.
Izotz puska erraldoiak gero eta hegoalderago egiten duen neurrian, Alaskako (AEB Ameriketako Estatu Batuak) olio eta gas instalazioei kalte egingo ote dien beldur dira orain, ordea, irla ikertu duten zientzialariak.
«Oso arraroa da irlak hain azkar hegoaldera egin izana. Gehienak Ozeano Artikora arte, edo Elisabeth Queen uhartera arte baino ez dira jaitsi», azaldu du Luke Copland Ottawako Unibertsitateko kideak. Halaber, Coplandek bezala, beste zientzialari askok ere, klima aldaketak eta horrek eragindako tenperaturen igoerak zuzenean eragin dutela uste dute. «Irla hausgarriago bihurtzen da hegoalderagoko latitudeetako ur epeletan, eta inguruan izotz bloke gehiago ez izateak ere eragiten du horretan»,azaldu du Ayles bitan haustearen arrazoiak argitzen aldera. Guzti horregatik, izotzezko irlen bizi itxaropena 50 urtekoa bada ere, Ellesmeretik bereiztu eta hamar urteko epean utziko dio itzoz izateari. Beste zortzi urtez, hortaz, hara eta hona mugituko du itsasoak.
ARTIKOA URTZEN.AEBetako zientzialari batek eman dituen datuen arabera, Artikoko itsaso izoztuaren neurriak inoizko txikienak izan ziren iragan irailean. NSIDCElur eta Izotz Datuen Zentro Nazionalak irailaren 16an luze zabal motzenak neurtu zituztela adierazi du: Artikoak 4,13 milioi kilometro koadro neurtzen zituen.
Halaber, ipar-mendebaldeko pasabidea --orain arte izoztuta, eta beraz, itxita egon dena-- ireki egin da. Itsasontziak Ozeano Atlantikotik Pazifikora igaro ahal dira Artikoko igarobidetik. Nabigazioaerraztu duten faktore nagusien artean bat nabarmentzen dute adituek: klima aldaketa.
Hala ere, pasabidearen irekierak eta Aylesek lurra berotzenari dela esan nahi dute batez ere. Itsaso izoztuan islatzen diren eguzki printzen %80 espaziora itzultzen dira. Ondorioz, eta uda sasoian urtutako izotz kopurua tarteko, eguzkiak itsasoaren tenperaturak igotzea eragiten du. Ura epeltzean izotz gehiago urtzen da, eta beraz lurra berotzea dakarren zikloa berriro hasten da.
Klima aldaketaren
Ayles izotzezko uharteak Kanadako Ellesmere uhartetik bereizi zenetik inoiz ikusi gabeko abiaduran hegoaldera egin du bi urtean. Adituak harrituta utzi ditu fenomenoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu