Mundua

Kolonbian Kanadako petrolio konpainia bateko hogei langile bahitu dituzte

Bahituak 39 ere izan ditezkeela argitaratu du El Tiempo egunkariak. Oraindik ez diote bahiketa inori leporatu.

2011ko martxoaren 8a
12:41
Entzun

Bahiketa masiboak ez dira Kolonbian amaitu. Bart gauean, Vichada departamentuan, Kanadako petrolio konpainia bateko hogei langile behitu dituzte. Oraindik ez diote bahiketa inori leporatu, baina Juan Carlos Avila Vichadako gobernadoreak gogorarazi du inguru horietan FARCeko 16 Frontea izeneko taldea eta zenbait gaizkile talde aritzen direla "kokaina landatzen delako".

El TIempo egunkariaren arabera txalupa batean eraman dituzte behituak oihanean gora, eta kopurua 39koa izan daitekeela ere argitaratu du. Talisman konpainiarentzat ari ziren lanean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.