Egiptoko Legebiltzarreko alderdi sekularretako hainbat diputatuk muzin egin diote konstituzioa eratzeko batzordean parte hartzeari, Anaia Musulmanei eta salafistei egotzi baitiete organo horretan gehiengoa bermatu nahi izatea erlijioan oinarritutako konstituzioa egiteko. 50 parlamentarik eta Egiptoko gizarteko 50 ordezkarik osatuko dute batzordea. Koptoen, emakumeen, eta sindikatuen ordezkaritza eskasa salatu du Alderdi Sozial Demokratikoko bozeramaileak.
Al-Masry futbol taldea ligatik bota dutelako, berriz, istilu larriak izan dira Port Saiden. Armadak 13 urteko mutiko bat hil du tiroz. Otsailean, 76 lagun hil ziren han, partida bateko liskarretan.
Konstituzio batzordeari muzin egin diote Egiptoko alderdi sekular batzuek
Koptoen, emakumeen eta sindikatuen ordezkaritza eskasa salatu du Alderdi Sozial Demokratikoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu