• 1441. Tatarrek Krimeako Khanerria sortu zuten, estatu independente bat.
• 1475. Otomandar Inperioak Krimea konkistatu, eta bere basailu bihurtu zuen tatarren khanerria.
• 1783. Errusiako Inperioak penintsula kendu zien otomandarrei.
• 1921. Errusiako gerra zibila bukatuta, Krimea Errusiako Federazioaren parte bihurtu zen errepublika autonomo gisa, SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren barrenean. Tatarrak bigarren etnia ziren ordurako —herritarren %25—.
• 1944. SESBek Alemania okupatzailea bidali zuen Krimeatik. Tatarren erakundeek eta liderrek naziei lagundu zietelako, etnia horren deportazio masiboa agindu zuen Stalinek.
• 1954. SESBeko Gobernuak Krimea Errusiatik bereizi eta Ukrainaren zati bihurtu zuen.
• 1989. Perestroika-ren aroan, tatarrak penintsulara itzultzen hasi ziren.
• 1991. SESB desegin, eta Ukraina estatu independente bihurtu zen.
• 1999. Gatazka eta tentsio urteen ondoren, Krimeako Errepublika Autonomoa osatu zen, Ukraina barnean.
• 2014. Krimeak Errusiari batzea erabaki zuen erreferendum bidez.
Krimeako penintsularen historia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu