Kroazia 2013an Europako Batasuneko kide izatea onartu dute

2011ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Kroazia EB Europako Batasuneko 28. herrialdea izanen da, erakundeko kideek aukera horri oniritzia eman ondoren. Negoziazioak hil hau amaitu baino lehen ixteko asmoa dute bi aldeek, eta urte bukaeraren aitzinetik bat egiteko ituna sinatzea espero dute. Ondoren, 27 herrialdeetako parlamentuek oniritzia eman beharko diote itunari. 2013rako prozesua bukatzea espero dute bi aldeek. «Ohore eta plazer handia da erran ahal izatea Kroazia ailegatu dela bidaia luze honen amaierara», adierazi du Jadrnak Kosor lehen ministroak. Esloveniaren ondotik, Kroazia EBn sartuko den Jugoslavia ohiko bigarren herrialdea da. Hain zuen, atzo bete ziren hogei urte bi herrialde horiek independentzia aldarrikatu zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.