1441. Tatariarrek Krimeako Khanerria sortu zuten, estatu independente bat.
1475. Otomandar Inperioak Krimea konkistatu, eta bere basailu bihurtu zuen tatariarren khanerria.
1783. Hamarkadatako saiakeren ondotik, Errusiako Inperioak penintsula kendu zien otomandarrei.
1853. Erresuma Batuak eta Frantziak Otomandar Inperioarekin bat egin, eta Errusiari eraso zioten Krimean. Hiru urteko gerraren ondoren, penintsularen statu quo-a ez zuten aldatu, baina Errusiaren zabalkundea eten zuten Itsaso Beltzean. Tatariarren exodoa gertatu zen.
1921. Errusiako gerra zibila bukatuta, Krimea Errusiako Federazioaren parte bihurtu zen errepublika autonomo gisa, SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren barrenean. Tatariarrak herritarren %25 ziren orduan.
1944. SESBek Alemania okupatzailea bidali zuen Krimeatik. Tatariarren erakundeek eta liderrek naziei lagundu zietelako, etnia horren deportazio masiboa agindu zuen Stalinek. Krimea Errusiako errepublika autonomo izatetik, probintzia izatera pasatu zen.
1954. SESBeko Gobernuak Krimea Errusiatik bereizi eta Ukrainaren zati bihurtu zuen, dekretuz.
1989. Perestroika-ren aroan, tatariarrak penintsulara itzultzen hasi ziren.
1991. SESB desegin, eta Ukraina estatu independente bihurtu zen. Krimea Ukrainaren barnean gelditu zen, baina Sebastopoleko itsas armadaren portua Errusiak mantendu zuen.
1999. Eztabaida eta tentsio urteen ondoren, Krimeako Errepublika Autonomoa osatu zen, Ukraina barnean.
2010. Ukrainako Parlamentuak baimena eman zion Errusiako armadari Sebastopolen 2042ra arte gelditzeko.
2014. Oposizioaren matxinadak Viktor Janukovitx Ukrainako presidentea boteretik kendu ondoren, Krimeako Parlamentuak autonomia zabaltzearen inguruko erreferendum bat deitzea erabaki zuen, maiatzaren 25erako.
GAUR EGUN
• Hiriburua. Simferopol.
• Biztanleak. 2.024.056 (2001eko errolda).
• Banaketa etnikoa. Errusiarrak %58, ukrainarrak %24, Krimeako tatariarrak %12 (2001eko errolda).