1923. Karabakh Garaiko probintzia autonomoa sortu zen Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialistaren barrenean.
1987. Karabakh Garaiko armeniarrek dozenaka mila sinadura bidali zituzten Moskura, probintzia Armeniako Sobietar Errepublika Sozialistan sartzeko.
1988. Manifestazioak ugaritu ondoren, Karabakh Garaiko Sobietak Moskuri eskatu zion Armenian sartzeko. Moskuk eskaera ukatu, eta lehenbiziko borrokak piztu ziren azeriarren eta armeniarren artean.
1991. Azerbaijanek autonomia kendu zion Karabakh Garaiari, eta gehiengo armeniarrak erreferendum bidez independentzia aldarrikatu zuen. Gerra hasi zen.
1994. Errusiaren bitartekaritzarekin, Azerbaijanek su-etena sinatu zuen Armeniarekin eta Karabakh Garaiarekin. Beraz, Karabakh Garaia de facto independente bihurtu zen.
2016. Gerraz geroztiko borrokarik gogorrenak piztu ziren apirilean. Hilabetean, bi aldeetako ehundik goiti lagun hil zituzten.
2020. Irailaren 27an gerra piztu zen berriro, eta 44 egun iraun zuen, azaroaren 10era arte. Egun horretan su etena sinatu zuten Armeniak, Azerbaijanek eta Errusiak. Armeniak lehenengo gerran eskuratutako zenbait eskualde berreskuratu zituen Azerbaijanek. 5.600 bat pertsona hil ziren gatazkaren ondorioz. Bi aldeetako hildako kopurua antzekoa izan zen; gehien-gehienak, militarrak.
2023. Azerbaijanek operazio militar bat hasi zuen irailaren 19an. 200 bat lagun hil ziren; gehienak, militarrak. Hurrengo egunean, su etena adostearen truke, Karabakh Garaiak men egin zien Azerbaijanen eskakizunei. Errepublikan bizi ziren armeniarren erdiek ihes egin dute.
KRONOLOGIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu