Kurdistan ekialdean 77 lagun hil dira hegazkin istripu batean

Iran Airko Boeing 727 hegazkinaren ezbeharra eguraldi txarrak eragin du; 30 lagun atera dituzte onik

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Teheran eta Orumie hirien arteko lotura egiten zuen Iran Air konpainiako Boeing 727 hegazkin istripuan 77 lagun hil eta 26 zauritu direla jakinarazi du Irango Gobernuak. Beste 30 lagun onik atera dituzte eta bi desagertuta daude. Orumieko aireportutik gertu erori zen airekoa, Iranen menpeko Kurdistanen.

Ezbeharra igande arratsaldeko 19:45ak inguruan gertatu zen. Antza, eguraldi txarrak eragin zuen istripua; elurrak eta haize boladak, eta horrexegatik, hain zuzen ere, erreskate taldeen lana oso nekezak dira. Airekoa erori eta berehala, inguruko herritarrek eman zizkieten lehen laguntzak bizirik ateratako bidaiariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.