mundua

Lagarderen etxebizitza miatu du Frantziako Poliziak

"Faltsifikazioan" eta "diru publikoaren desbideraketan" zerikusirik izan ote duen ikertzen ari dira NDFko burua, Bernard Tapie enpresaburuak jasotako kalte-ordain baten harira.

2013ko martxoaren 20a
15:39
Entzun

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariaren Parisko etxebizitza miatu du Poliziak, Bernard Tapie enpresaburuaren aurkako ikerketa baten harira. 

Lagarderen gaineko ikerketa 2011ko abuztuan hasi zuten ofizialki. 2008an Tapie enpresaburuak kalte-ordain bat jaso zuen, eta Polizia ikertzen ari da ea Lagardek legez kanpo jokatu zuen harentzat 285 milioi euroren kalte-ordaina onartuta. Orduan Ekonomia ministro zen Lagarde.

Yves Repiquet Lagarderen abokatuak esan du ez duela "ezkutatzeko ezer", baina uste du ikerketa "egia argitzeko" baliagarria izango dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.